Gaur zabaldu da izena emateko epea EPA-HHIn

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urt. 26a, 11:42
Lasarte-Oriako EPA-HHI-n matrikula egiteko epea gaur zabaldu da eta ostiralera arte egongo da irekita. Hezkuntza arautukoek dagoeneko aukera dute Goi Mailako Zikloetarako prestakuntza ikastaroetan, DBHko titulua lortzeko ikasketetan edota etorkinentzat gaztelera kurtsoan izena emateko.

Hezkuntza ez arautuaren baitan eskaintzen diren Euskara, Ingelesa, Frantsesa, Informatika, Tertulia Literarioan edota Elikaduraren inguruko ikastaroetan izena emateko epea gaur zabaldu da. Matrikula doan da eta hau egiteko HHI zentrotik pasa beharko da, Anbulatoriaren eraikinean 3. solairuan kokatuta dago. Informazio gehiago eskuratu edo zalantzak argitzeko, 943 36 66 08 telefonora dei daiteke edota info@epalasarte.es helbidera idatzi. Eskolak www.epalasarte.es webgunean du informazio guztia.