Zerbait edo norbait kuttuna galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruzko hausnarketa egitea du xede Markeliñe konpainiaren 'Euria' antzezlanak. Atzo hainbat herritarrek egin zuten ariketa hori Manuel Lekuona kultur etxean.
Familia osoari zuzendutako antzezlana da, eta dantza zein antzerkia uztartzen ditu. Forma bisualetan oinarrituz kontatzen dira eszenak, hitzik erabili gabe.