Gabonetako zozketak TTAKUN-en

Txintxarri Aldizkaria 2018ko abe. 27a, 11:00
Errigorako bi saski zozketatu ditugu gabonak direla eta

Errigorako bi saski zozketatu ditugu gabonak direla eta. 2018. urtean Txintxarri aldizkarian publizitatea jarri dutenen artean, eta baita Ttakun Kultur Elkarteko bazkideak saritzeko. Bezeroen otarra Otegi Sagardotegiari egokitu zaio; 100 bezeroen artean eurek lortu dute saria. "Pozik" jaso du albistea Sollanea baserriko familiak. Pili Mercaderrek jaso du saria, eta aurreratu du laster hasiko dutela sagardotegi denboraldia. Zorionak eta gozatu!

Bestalde, bazkideen artean zozketatutako otarra Edurne Pradilla Kerejetari egokitu zaio. Telefonoz deitu genionean "poz-pozik" jarri zela aitortu du; izan ere zortekoa da Edurne, aurten eman bait du izena Ttakun Kultur Elkarteko bazkide bezala. 

Gabon hauetan Nafarroako produktuak dastatzeko aukera ederrak izango du Edurnek ere, Zorionak!