Froilan Elespe parke botanikoko kartelak berrituko dira

Txintxarri Aldizkaria

Froilan Elespe parkeko kartelen narriadura dela eta, udalak guztiak berrituko ditu

Zerbitzuaren esleipena Apatta Aroztegiak eskuratu du. 62 kartel egingo ditu eta guztien kostua 7.652 eurokoa da.

Kartel hauen bitartez, Froilan Elespe parkean dauden zuhaitzei buruzko informazioa eskaintzen zaie herritarrei.