Festak azkenekoz egin du eztanda

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 2a, 04:57
Konturatzerako, bukatu dira festak. Su artifizialak, dantzaldia, zezensuzkoa eta Los Caligaris taldearen emanaldi koloretsua izan dira aurtengo sanpedroen azkeneko eztandak. Bukatu dira Sorgin Jaiak ere; momentu onenekin egindako bideoa ikusi dute, Okendon

Ez da bidezkoa. Urte luze bat pasa dugu festak noiz iritsiko zain, eta, konturatzerako, idazten ari gara bukatu direla. Lau egun (bost, Sorgin Jaien kasuan) oso potente izan dira, ekintzaz eta ospakizunez beteak. Herritarrek parranda egun asko daramatzate buru eta hanketan, baina ez dira etxean geratu eta aurtengo jaien azken eztandez gozatu dute: su artifizialen ikuskizuna, Valecea piroteknia etxearen eskutik; dantzaldia Son Kandela taldearekin; zezensuzkoa Kale Nagusian eta Los Caligaris ska-rock talde argentinarraren emanaldi koloretsua. 

Bukatu da baita ere Sorgin Jaien aurtengo edabe magikoa. Txosna itxi aurretik, Okendon elkartu dira, aurtengo momentu onenekin egindako bideo bat ikusteko. 

Argazki galeria