Festa tradizionalarekin agurra

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uztailaren 12a

Usurbilgo Lanbide Eskolara Txiletik joandako ikasle talde batek amaitu du ikasturtea. Fotoboltaika ikasleek sei hilabete igaro dituzte Euskal Herrian. Agurtzeko, Txile eta Euskal Herria arteko elkartruke festa bat egin dute; janari tradizionalak, dantzak eta musikak girotu du jaia. Eraginkortasun energetikoa ikasten ari direnek urrian amaituko dituzte ikasketak