"Faxismoaren aurka" mendi martxa egingo dute igandean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 22a, 12:00
'Atzoko eta gaurko faxismoaren aurka' lemapean, Txaldatxur gaineko lubakietara irteera antolatu du CNTk

Guda zibilean bizitza galdu zutenak gogoratu eta omentzea du helburu CNT sindikatuak iganderako antolatutako ekitaldiak. Horrekin batera, "gaur egungo faxismoa" salatu, eta horren aurka borrokatzea  du xede. 

Azken boladan, talde faxistek egindako  ekintzak ekarri dituzte gogora, Bilboko Aste Nagusian La Huella oroitarrian  egindako pintadak, besteak beste. 

Goizeko 10:00etan abiatuko dira martxako parte hartzaileak, Txaldatxur gainera. 

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hipodromoko zubitik irtengo dira, eta Zubieta gaineko lubakietara joango dira. 

'Atzoko eta gaurko faxismoaren aurka' lemapean, Txaldatxur gaineko lubakietara egingo dute irteera.

CNT sindikatuak dei egiten die Lasarte-Oriako herritarrei igandeko deialdian parte hartu dezaten.