Familia barruko harremanei buruzko tailerrak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 21a, 11:30
Lasarte-Oriako Udalak 6 urtetik 11 urte arteko gaztetxoen eta 12 urtetik 18 urterako nerabeen gurasoei zuzendutako bi tailer antolatu ditu. Helburua gurasoei seguru sentitzen laguntzea da

Lasarte-Oriako Udalak 6 urtetik 11 urte arteko gaztetxoen eta 12 urtetik 18 urterako nerabeen gurasoei zuzendutako bi tailer antolatu ditu. Helburua gurasoei seguru sentitzen laguntzea da.

Tailer bakoitza hiru monografikotan banatua dago, independenteak dira, eta hiruretara, bitara edo bakarrera joan daiteke. Landuko diren gaiak Nola prebenitu eta konpondu gure seme-alabekiko gatazkak; Nola maneiatu emozioak familian eta Nola sustatu gizarte-harreman osasungarriak gure seme-alabengan dira.

Saioak martxoan, apirilean eta maiatzean eskainiko dira, Villa Mirentxuko ekitaldi-aretoan 17:30etik 19:30era bitartean.

Tailerrak doakoak dira eta bi hizkuntzetan egingo dira. Izena ematea astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara egin behar da Villa Mirentxun. Plazak amaitu artean egongo da zabalik inskripzioa.