Extremadurar zaporeko festak

IƱigo Gonzalez Sarobe 2018ko ira. 9a, 20:23
Lau hamarkada bete ditu aurten Guadalupeko Ama Birjina Extremadura etxeak. Ostiraletik igandera bitarte festa giroan egon dira murgilduta, Sasoeta auzoan

Azken urteetan baino oztopo eta traba gehiagorekin, baina Lasarte-Oriako Extremadura etxeak Guadalupeko Ama Birjinaren omenezko festak ospatu ditu aurten ere. Antza denez, zuzendaritzako hainbat kidek ez dute jarraitu nahi elkartearen alor kulturala sustatzen; nahi dute elkarte gastronomiko hutsa izatea. Pili Fernandez eta Angel Barrera (beste zenbait kideren laguntzarekin) ez daude horrekin ados ordea. Lan asko eginez, adin guztietako herritarrek gozatzeko moduko egitaraua prestatu zuten astebururako: 'Los Cabales' talde ezagunaren kontzertua, txaranga, haurrentzako jolasak, extremadurar meza, bazkari eta afariak... Ez da ezer falta izan.

Aurten 40 urte bete ditu Ama Guadalupekoa Extremadura etxeak. Aurtengo festak oraintxe bukatu badira ere, datorren urtekoak antolatzen hasiko dira laster alor kulturala sustatzen jarraitu nahi duten bazkideak.

Argazki galeria