Euskararen Maratoiko bideoa datorren ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 24a, 10:01
19:00etan Manuel Lekuonan ikusi ahal izango da Euskararen 9. Maratoiko dokumentala. Sarrera doan da eta antolatzaileek herritarrei gonbita luzatzen diete bertara gerturatzeko.

Datorren ostiralean, martxoaren 31n Manuel Lekuona Kultur Etxean, bederatzigarren Euskararen Maratoiko bideo emanaldia eskainiko da. Bertan, azken Maratoiko bizipenak bilduko dituen ikusentzunezkoa ikusteko aukera izango dute herritarrek. Honekin batera, hainbat sorpresaz gozatzeko tartea izango dela ere jakinarazi dute antolatzaileek izan ere, hantxe egongo dira zortzikoteko kideak. Emanaldia iluntzeko 19:00ean izango da eta sarrera doan da.

Bideoa oroigarri modura etxera eraman nahi duten herritarrek bertan erosi ahal izango dute merke-merke.