Bidaiari gehiago nahi ditu Euskaraldiaren trenak
Ahobizi eta belarripresten bila segitzen dute Euskaraldiko hamaikakoko kideek. Trenean ibili dira gaur arratsaldean, Lasarte-Oriatik Amararainoko bidean. Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia

Euskaraldiaren trena Euskal Herri osoko 400 herri eta hiritara iritsi da honezkero, baina bagoietan kabitzen dira bidaiari gehiago oraindik. Lasarte-Oriako hamaikakoa topoan ibili da gaur arratsaldean, herritarrei trenera igotzeko gonbita luzatzen.

Lasarte-Oriatik Amara bitarteko bidea "Euskaraldiaren bidaia" bilakatu da, 18:00etatik 20:00etara. Hegazkineko laguntzailez mozorrotuta, eta hegaldiak hasi baino lehen egiten duten moduan, egitasmoa zertan den azaldu dute hamaikakoko kideek; umorea eta musika erabili dituzte azalpenak emateko. 

"Euskotrenekin elkarlanean, modu original eta erakargarri batean eman dugu Euskaraldiaren berri gaur arratsaldean", nabarmendu du Lasarte-Oriako Udaleko Euskara batzordeko lehendakari Jon Antxordokik. Gogoratu du izen-emate epea irekita dagoela honezkero, online zein paperean (herriko 25 postutara hurbildu daitezke lasarteoriatarrak). Ttakun Kultur Elkarteko lehendakari Tomas Arrizabalagak azken urteak errepasatu ditu: "Duela bi urte irten zen Euskaraldiaren trena Lasarte-Oriatik, Euskararen 9. Maratoian hizkuntz-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masibo horrekin". Euskotrenek gogo onez parte hartu du hamaikakoko kide bihurriek luzatutako proposamenean. Taldeko argazkian ere egon dira presente: Ixone Alkorta inspektorea animatu da kameraren aurrean jartzera, hegazkin laguntzaile inprobisatuekin eta ordezkari instituzionalekin batera.

11 egunez hizkuntz-ohiturak astintzen

Bi hilabete baino gutxiago geratzen dira lasarteoriatarren hizkuntz-ohiturak berriro astintzeko. Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia, eta abenduaren 3ra arte luzatuko da. Antxordokik prentsaurrekoan azpimarratu legez, izen-emate epea irekita dago. 

Online izena eman ezin dutenek herriko 25 postutara jo dezakete: Adats ileapaindegia, Berasategi kafeak, Carretero liburudenda, Eztiphoto argazki-denda, Jalgi taberna, Josema burdindegia, Labe-Goxo okindegia, Larrañaga harategia, De Miguel farmazia, Maite Erkizia ileapaindegia, Maya lentzeria, Orbela belardenda, Ormazabal loradenda, Orue farmazia, Pikabea aseguruak, Urbistondo farmazia, Zabaletako auzoko denda eta Baserritarrentzako albaitaria. Horrez gain, Landaberri, Sasoeta eta Oriarte ikastetxeetan, EPA zentroan, Muntteri-AEK eta udal euskaltegian, Ttakunen bulegoan eta udaletxean izena eman daiteke.

Argazki galeria

ARGAZKIAK
BIDEOAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • San Silvestre boluntario bila
    Iaz parte hartu zuten 90 boluntarioei eskerrak eman dizkie San Silvestre lasterketako antolakuntzak. Era berean, herritarrak animatu nahi ditu aurtengo edizioan laguntzera. "Boluntario-lana erraza da eta denbora-tarte laburrekoa. Zure laguntza oso garrantzitsua da eta talde-lan ederrean parte hartzeko aukera izan dezakezu. Animatu eta jar zaitez gurekin harremanetan horretarako dugun San Silvestre Lasarte-Oria facebook-eko perfilean edo info@sansilvestrelasarteoria.com".
  • Korrikako postua San Tomasetan
    Abenduaren 21ean, San Tomas azokan, 21. KORRIKAko arropen postua jarriko du Lasarte-Oriako Muntteri-AEK euskaltegiak, 18:00tik 20:00ra, Okendo enparantzan.
  • Ostadarrek hasi du bazkidetza kanpaina
    2019. urteko bazkidetza kanpaina hasi du Ostadar SKTk. Hainbat kuota dituzte, adinaren arabera. Kirol proiektua laguntzen dutenek hainbat abantaila eta deskontu dituzte Ostadarren ekitaldietan. Informazio gehiago http://www.ostadarskt.eus/ webgunean.
  • Beltzak taldeko zestoa
    Beltzak Errugbi Eskolako zesto handia abenduaren 21ean zozketatuko dute, ONCEko zozketaren azken lau zenbakiekin. Errifak taberna laguntzailetan daude.
  • Erketzen Eguberri errondako entseguak
    Erketz EDT taldea abenduaren 24ean herriko baserrietatik kantari irtengo da. Hitzordua prestatzeko bi entsaio egingo ditu abenduaren 13 eta 20an 20:00etan taldeko lokalean, KZgune ohia..
ZORION AGURRAK
MAITE
Zorionak zure urtebetetzean, oso ondo pasa dezazula. Zure semeak eta senarrak bazkari on batera gonbidatuko zaituzte.
AZKEN PDFa
1444 ( Abenduak 14 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Orue ( Asteazkena)
Jaizkibel plaza 2
Tel: 943 362652
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Osteguna )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Lasa ( Ostirala )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gandarias-Uribe ( Larunbata )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Igandea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Astelehena )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Asteartea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48