Euskara saileko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 15a, 11:45
Udaleko Euskara Zerbitzuak sei diru laguntza lerro aurkeztu ditu, eta horietarako 57.260 daude onetsita

Udaleko Euskara Zerbitzuak sei diru laguntza lerro aurkeztu ditu, eta horietarako 57.260 daude onetsita. Euskara ikasteko bekak, udako unibertsitateetan euskarazko ikastaroetarako bekak, aisialdiko begirale eta zuzendari tituluak euskaraz ateratzekoenak, enpresa eta elkarteetako jarduera puntualak euskalduntzekoenak, autoeskoletan gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzekoenak eta Baietz Gurean! programakoenak (hamar langile baino gehiago dituzten enpresen jarduerak euskalduntzea du helburu). Baldintzen inguruan informatu nahi duenak hainbat bide ditu horretarako; kontsulta dezake Lasarte-Oriako Udalaren web orrialdea, edota telefonoz deitu daiteke 943 376 184 zenbakira.