Euskal soinu tresnak ezagutzen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 23a, 15:50
Euskal soinu tresnen erakusketa dago ikusgai egunotan Antonio Mercero gunean. Gaurkoan, instrumentu horien historia eta erabiltzeko modua ezagutu dituzte hainbat herritarrek, Soinuenea Fundazioko kide Joseba Zabaletaren eskutik.

Juan Mari Beltran musikologoaren hainbat soinu tresna ikusi ditzakete herritarrek 'Soinu tresnak Euskal Herri musikan' erakusketan. Gaurkoan, Soinuenea Fundazioko kide Joseba Zabaletaren eskutik, euren historia eta funtzionamendua ezagutu dituzte hainbatek. 

Azalpenak eman bitartean adibide praktikoak ere jarri ditu Zabaletak. Esaterako, txalaparta jotzerakoan. Publikoaren laguntza eskatu, eta Dabid Egizabal herritarra animatu da. Ttakun egin du bera, eta erritmo konstante hori hautsi du Zabaletak, herrenaren funtzioa betez.