Juan Mari Beltran musikologoaren hainbat soinu tresna ikusi ditzakete herritarrek 'Soinu tresnak Euskal Herri musikan' erakusketan. Gaurkoan, Soinuenea Fundazioko kide Joseba Zabaletaren eskutik, euren historia eta funtzionamendua ezagutu dituzte hainbatek.
Azalpenak eman bitartean adibide praktikoak ere jarri ditu Zabaletak. Esaterako, txalaparta jotzerakoan. Publikoaren laguntza eskatu, eta Dabid Egizabal herritarra animatu da. Ttakun egin du bera, eta erritmo konstante hori hautsi du Zabaletak, herrenaren funtzioa betez.