Euskal Inauterietarako mozorroak prestatzen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 11a, 20:16

Dozenaka herritar gerturatu ziren atzo Ttakun KEk antolatutako tailerrera: datorren asteko Euskal Inauterietarako mozorroak egiten aritu ziren arratsaldean zehar.

Gero eta gutxiago geratzen da Euskal Inauteriak herrira iristeko. Herriko kaleak koloreztatze aldera, atzo arratsaldean txantxo mozorroak prestatzen aritu ziren dozenaka herritar anbulategiko erabilera anitzeko gelan. Ttakun KEk antolatu zuen tailerra.

Bertan jardun ziren lanean Kuadrillategi egitasmoko zenbait gazte, baita herritar gehiago ere, giro ederrean. Hilaren 18an, larunbatarekin ospatuko dira Euskal Inauteriak Lasarte-Orian.