Euskal Herriko Itzuliko porrako sarituetako batzuk Ainhoa tabernan elkartu ziren ostiral arratsaldean, antolatzaileen eskuetan euren sariak jasotzeko. Bestalde, laster edukiko dute aukera lasarteoriatarrek Italiako Girora begira pronostikoak egiteko. Antolatzaileek datorren asteartean utziko dituzte zerrenda eta boletoak ohiko tabernetan.
Sarituak
Hauek izan dira sarituak Euskal Herriko Itzulian:
- 1go saria (360 euro): 'Gontzal Motor' (Genesis).
- 2. saria (180 euro): 'Iara' (Ilargi).
Horrez gain, beste zortzi parte-hartzailek otarrak eraman dituzte: 'Polyblas', 'Joseba Labaka 5455', 'Earlysimo', 'Jmas', 'Abenida albondigak', 'II', 'Joxeanjel Iparra' eta 'Malacha'-k, hain justu.
Puntu gehien bildu dituen taberna Genesis izan da. Guztira, 9.678 puntu.