Katalunian barrena ibili dira Lasarte-Oriako Xumela abesbatzako kideak. Zarauzko Montetxio eta Zumaiako Olagarroko kideekin batera, 70 kantariren taldetxoa osatuta giro ederrean igaro dituzte lau egun.
Igaro dituzten "egun ederrak "eskertzeko, haritz kimuak oparitu dizkiete Gironako eta Llanoko udal ordezkariei. Lasarte-Oriara etortzeko gonbidapena luzatuta, "poz pozik" itzuli dira etxera, beste behin amets eder bat beteta.