Euskal dantzetan trebatzeko plaza dantza saioak, herrian

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 24a, 11:00

Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta, plaza dantzak ikasi eta praktikan jartzeko aukera izango dute herritarrek

Ttakun Kultur Elkarteak gogorarazi nahi du datorren asteartean, irailaren 26an, plaza dantza saioak hasiko direla.

Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko ginmasioan izango da hitzordua (20:00etan), eta, ikasturtearen nondik norakoak zehaztuko dituzte. Horrekin batera, zein dantza ikasiko diren ere jakin ahal izango dute interesatuek, baita hastapeneko taldea sortuko den ere. 

Deialdi irekia da, eta kultur elkartetik parte hartzera  animatu nahi dituzte herritarrak.