Euriak ez du gaupasa eguna zapuztu
Su Ta Gar, Mojinos Escozios, Dinbi Banda batukada taldea, disko festa, zezensuzkoa, xexenak, txokolatada... Gaupasa egunaz gozatzen ari dira lasarteoriatarrak, eguraldi txarrari jaramonik egin gabe

Urte osoa festak noiz iritsiko zain pasa eta gero, eguraldi txarra ez da oztopo izan herritarrek gaupasa egunaz gozatzeko. Kontzertuak, zezensuzkoa, Dinbi Banda batukada taldearen emanaldia, xexenak, txaranga, txokolate goxoa... Denetik eduki dute aukeran lasarteoriatarrek. Ez zegoen aitzakiarik gaur etxean geratzeko.

Su Ta Gar talde eibartarra estreinakoz aritu da gurean; dena utzi dute oholtza gainean musikariek, ikus-entzuleen gozamenerako. Euren errepertorioko onena jo dute Aitor Gorosabel eta enparauek: Mari, Jo Ta Ke, Ametsa Ote?, Itxaropena edota Jainko hilen uhartean, besteak beste. Emanaldia bukatu denean, musikak jarraitu du. Zehatzago esanda, perkusioak: kalea hartu du Dinbi Banda herriko batukada taldeak, eta erdigunean zehar ibili da gaua girotzen. Kale Nagusian, berriz, zezensuzkoaren aurrean egin dute lasterka gaztetxoenek.

Eta, gauerdian, Okendo plazan, Mojinos Escozios taldeak eskaini du kontzertua. Lepo bete da plaza. Euren zenbait abestitako letrak matxistak direla argudiatuz, Sorgin Jaiek txozna itxi dute, eta musikariek emanaldia eskaini bitartean protesta egin dute. Hasieran, bengala gorriak piztuz, eta Matxiruloak kanpora zioen afixa plazaratuz. Zenbait kide aurreneko lerroetara gerturatu dira, eta, eskuak zerura, borroka feministaren ikurra irudikatu dute, "gora borroka feminista!" oihukatu bitartean. Sare sozialetan salatu dute protesta egin bitartean irainak, bultzadak eta ipurdi ukipenak jasan dituztela. Hori dela eta, kontzentraziora deitu dute bihar arratsaldean, 18:30ean, Okendo plazan.

Parranderoenek goizera arte luzatu dute festa; diskofestan aurrena, eta txokolate goxoa gosalduz eta xexenak ikusiz, gero.

Argazki galeria

BIDEOAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Hernani bidea itxiko dute
    Aurrera doaz Zabaleta Berriko lanak. Jarraitzeko, ordea, Hernaniko bidea itxiko dute. Lanen zuzendariak Txintxarri-ri azaldu dionez, hurrengo astetik aurrera itxiko dute bide hori. Hain zuzen, Pepenea baserria eta Hernaniko muga bitartean egongo da itxita. Baimena eskatu dute dagoeneko udalean, eta jaso bezain pronto itxiko dute errepidea. Ondorioz, astelehenean edo, beranduenez, asteartean ezin izango da errepide hori erabili. Bide alternatiboak jakinarazteko seinaleak jarriko dituzte. Hilabete pare bat behintzat egongo da itxita. Lanetako zuzendariak azaldu duenez, baimena iraila bukaera arte eskatu dute, baina litekeena da lehenago amaitzea.
AZKEN PDFa
1430 ( Uztailak 20 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Orue ( Ostirala)
Jaizkibel plaza 2
Tel: 943 362652
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Asteartea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Osteguna )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48