Eugi ahizpak eta Atletico San Sebastian, Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 11a, 19:20

4x400 erreleboetan irabazi zuen Maria Eugik, eta Euskadiko Kopan txapeldun izan da bere taldearekin

Pistan egin bezala, emaitza bikainak lortzen ari dira Maria eta Nerea Eugi aire librean. Haien talde Atletico San Sebastianekin batera, Euskadiko Txapeldun geratu dira taldeka.

4x400 lasterketan hartu zuen parte Mariak, eta froga horretan nagusi izan ziren donostiarrak. Bigarren erreleboa hartu zuen Eugik, bigarrenarekiko tartea nabarmen handituz.

4'00''89s-ko markarekin irabazi zuten Maria Eugik, Alazne Echevarriak, Nahia Gutierrezek  eta Nerea Irciok.

Nerea Eugi 100 metroetan lehiatu zen, bosgarren denborarik onena markatuz.

Atletico San Sebastian izan zen talderik onena. 183,5 puntu bildu zituzten guztira, Super Amarak baino 2,5 gehiago. Hirugarren Txindoki geratu zen 161rekin.

Banakako txapelketak 

Hitzordu garrantzitsuak dituzte aurretik Lasarte-Oriako atletek. Hilaren 27an, junior mailako Euskadiko Txapelketa lehiatuko da, ekainaren hiruan absolutu mailakoa. 24an kadeteen txanda iritsiko da.