Estitxu Alkortari babesa

Txintxarri Aldizkaria 2015ko api. 25a, 15:47
Lasarte-Oriako hainbat herritarrek EAJko alkategaiaren, Estitxu Alkortari bere babesa eskaini diote eta "En apoyo a una candidatura eficaz. Estitxu Alkorta Lasarte-Oriako alkaterako" manifestua plazaratu dute.

Gaur eguerdian Villa Mirentxu egoitzan egin duten agerraldian, Estitxu Alkortaren aldeko manifestua irakurri dute.

“Garai bereziak bizi ditugu eta egoera honen aurrean ekimen ausart eta sortzaileak behar dira” adierazi dute, baita "agintariek zintzotasunez jokatzea sustatuko duen eta pertsonak erabakien erdigunean egongo diren herribat nahi dugu" ere.

"Prestatuta dauden eta esperientzia duten ordezkariak nahi ditugu, herrian benetan beharrezkoak diren proiektuak abian jartzeko eta kudeatzeko gai izango direnak. Erabakitzeko gaitasuna duten, eraginkorrak diren eta gogotso lan egingo duten ordezkariak izan behar dute. Eta besteekin akordioetara iristeko ere gai izango idrenak, herritar guztin onerako izango diren interesak zainduz eta ez alderdien interesei begira," azpimarratu dute.

Era berean, amaitzear dagoen legealdian Estitxu Alkortak Ogasun sailan eta Boris Nogalesek Euskara, Kultura eta Hezkuntza mailan egindako lana goraipatu eta Estitxu Alkorta alderdi jeltzaleko alkategaiaren hautagaitza laguntzeko eskatu diete herritarrei. "Estitxu Alkortarren hautagaitzarekin pertsonen aldeko politika egingo dela adierazten dugu, elkarbizitza eta gizarte kohesioa jardunaren erdigunean jarrita. Horregatik nahi dugu gure alkate izatea. Itxaropena berreskuratzeko garaia da, bestelako Lasarte-Oria bat posible delako".