Dantza nagusi Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko api. 29a, 23:00
Laugarren urtez, dantza protagonista izan da Lasarte-Orian. Herriko eskola ezberdinek erakustaldi txikia eta estilo nahasketan oinarritutako jolasa eskaini diete Okendo plazan bildu diren herritarrei.

Lasarte-Oriako dantza eskola ezberdinetako ikasleek haien trebetasuna erakutsi dute Dantzaren Nazioarteko egunean.

Lehenik, agur berezia dantzatu da, euskal dantza eta sevillanak uztartuz. Jarraian, Erketz EDTk euskal dantzak ekarri ditu Okendo plazara. Semblante Andaluz elkarteko Zambra dantza taldeko lagunek, berriz, sevillanak. Kukuka antzerki eta dantza eskolako kideek dantza garaikideko erakustaldia egin dute. 

Bigarren zatian, dantza estiloen nahasketa egin da. Dantza kubatarrak eta muxikoak, euskal fandangoa eta sevillanak eta banakakoa eta funkya alderatu dituzte herritarrek hauen artean egon daitezkeen berdintasunak ikusteko.

Azkenik, Lemi Ponifasio koreografo samoarrak idatzitako dantzaren eguneko manifestua irakurri bitartean, soka-dantza egin dute eskoletako kideek.

Ekitaldiko argazkiak eta irudiak gure galerian.