Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Hermanos Paino SL enpresak langileen oinarrizko eskubideak urratu dituela. 2016. urteko abenduan hauteskunde sindikalak egin zituen enpresak, eta horien emaitzak aldatzen saiatu zela salatu zuten langileek.
Hauteskunde horietan langile bati bozka ezin zuela eman jakinarazi zion zuzendarita batzordeak (bozka mahaiari ere jakinarazi zioten hori).
Zuzendaritzak, ordea, beste hautagai zerrenda bat aurkeztu zuen, senitarteko bat buru zuena (horiek irabaziz gero, sindikatuaren borroka ezerezean geratuko zen). Azkenean, CCOO sindikatuko hautagaitza aukeratu zuten langileek.
Donostiako 4. epaitegiak ebatzi zuen enpresaren jarrerak "oinarrizko eskubideak urratu" zituela, eta, ondorioz, 6.000 euroko isuna ordaindu beharko du enpresak. Enpresak helegitea jarri zuen orduan, baina Espainiako Auzitegi Gorenak ebazpen berbera eman du.