Eskuekin trebatu, ikasi eta jakin! tailerra

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 15a, 11:10

Amaraun Klubeko HH5 eta LH2 maila arteko gaztetxoek 'Eskuekin trebatu, ikasi eta jakin!' tailerraz gozatuko dute. Eskujolasak, malabarak, zeinu hizkuntza, masajea, txotxongiloak... hamaika ekintza egingo dituzte.

Amaraun Klubeko HH5 eta LH2 maila arteko gaztetxoek Eskuekin trebatu, ikasi eta jakin! tailerraz gozatuko dute. Eskujolasak, malabarak, zeinu hizkuntza, masajea, txotxongiloak... hamaika ekintza egingo dituzte. 

Bi saio ezberdin izango dira, bata astelehenetan eta bestea astearteetan. Biak Anbutegi gaineko 2. solairuko hitzaldi aretoan, 17:30etik 19:00etara izango dira. 
Asteleheneko saioak urtarrilaren 15ean hasi eta otsailaren 5ean amaituko dira; astearteko saioen lehena urtarrilaren 16an izango da eta azkena otsailaren 6an.

Tailerraren matrikula 13 eurokoa da. Ttakuneko bazkideek berriz, 10 euro ordaindu behar dute.

Izen-emateak Ttakun elkartean, aisia@ttakun.eus edo 695 785 392 zenbakian egin daitezke.