Eski irteera Astunera

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ots. 3a, 10:00
Kuadrillategiko lagunek DBH1-4 gazteei zuzendutako eski irteera antolatu dute otsailaren 21ean Astunera.

Goizeko 5:45ean Hipodromotik atera eta 20:00etan itzuliko dira. Eskia edo snowboard egin ahalko dute bertan.

Izen ematea Ttakuneko bulegoan egin behar da. Plazak mugatuak dira eta inskripzioan lehentasuna dute Kuadrillategi programan parte hartzen duten gazteek.

Irteerako oinarrizko prezioa, autobusa bakarrik, 30 euro dira. Forfait edo material beharraren arabera, 40 eurotik 72ra ordaindu beharko da. Ttakuneko bazkideen prezio bereziak dituzte. 

Informazio gehiago eskuratzeko deitu 695 78 53 94 zenbakira edo eskolakirola@ttakun.eus helbidera mezua bidali. Inskribatzeko azken eguna otsailaren 12a da.