Errigorako Udaberriko kanpaina iritsi da

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 3a, 11:30

Udaberriarekin batera Errigorako olioaren eta kontserben kanpaina martxan jarri da. 2012an ekimena abiatu zenean 2 ekoizlerekin hasi zen eta jada 22 dira. 
Olioaren kasuan lehen aldiz oliba mota ezberdinak dastatzeko aukera eskainiko da 4 bidoiko lotea eskainiz. Horretaz gain, produktuak konbentzionalean ez ezik, ekologikoan ere eskuratu ahal izango dira lehenengoz.

Sustatzaileek adierazi dutenez, berrikuntza bat izango dute bi kanpainek; olioa zein kontserben eskaerak aldi berean egingo dira martxoaren 1etik 14ra. Dagoneko herriko puntu ezberdinetan daude eskuorriak, Ttakuneko bulegoa tartean.

Jendeak bi kanpainen eskaerak epe honetan egin arren, "banaketa bi kolpetan egingo da". Gurean banaketak Ttakunenean egingo dira; Olioa martxoaren 28an, 16:00etatik 19:00etara eta martxoaren 29an, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00tatik 19:00tara.

Kontserbak, maiatzaren 30ean, 16:00etatik 19:00etara eta maiatzaren 31n berriz, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00tatik 19:00tara