Gobernuak aurten ere %0,25 igo ditu erretiro-pentsioa. Igoera murritza salatzeko, erretirodun jendea kalera ateratzen ari da. Lasarte-Oriako erretirodunak ere astelehenean bildu ziren, Okendo plazan. Batzuk Erretirodunak gara, ez ergelak kartela zuten eskuetan. Hori ez da ekimen bakarra izango, astelehenero 12:00etan hitzordua jarri dute eta.