Lasarte-Oriako Eliza Ebanjelistak protestanteen erreformeren 500. Urteurrena ospatuko du asteburu honetan.
Ospakizunak gaur hasiko dira. Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan, 18:00etan: “Katolizismoaren eta protestantismoaren arteko desberdintasunak” hitzaldia eskainiko da.
Larunbatean eta igandean, berriz, Okendo plazan izango dira ekitaldiak. Haurrentzako jolasak eta tailerrak, 'Las 5 Solas' kultura emanaldia, gorespenaren ospakizuna eta kontzertuak.
Ekintza hauek kalera ateareaz, elizako kideek Lasarte-Oriako herritarrek mugimendu ebanjelistaren oinarrizko ideiak hurbilagotik ezagutzea nahi dute.