Erraustegiaren aurkako manifestazio "zaratatsua" 19:00tan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 8a, 15:16
Lasarte-Oriako erraustegiaren aurkako mugimenduak manifestazioa deitu du gaur "erraustegia eraikitzeko lanak hastear" direla eta

Gipuzkoako zenbait herritan deitu dituzte erraustegiaren kontrako kontzetrazioak. Okendo plazatik abiatuko da Lasarte-Oriako mobilizazioa arratsaldeko 19:00tan. "Errauskailua egiteko lanak hastear direla eta" egin dute deialdia. Antolatzaileek adierazi dutenez, "zaratatsua" izatea nahi dute. Horregatik, herritarrak animatu dituzte "kazerolak, zartaiak eta zarata sor dezaketen tresnak eramatera".