Gipuzkoako zenbait herritan deitu dituzte erraustegiaren kontrako kontzetrazioak. Okendo plazatik abiatuko da Lasarte-Oriako mobilizazioa arratsaldeko 19:00tan. "Errauskailua egiteko lanak hastear direla eta" egin dute deialdia. Antolatzaileek adierazi dutenez, "zaratatsua" izatea nahi dute. Horregatik, herritarrak animatu dituzte "kazerolak, zartaiak eta zarata sor dezaketen tresnak eramatera".