Erraustegiaren aurka manifestazioa, otsailaren 24an

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 16a, 10:45
Errausketaren aurkako Mugimenduak otsailaren 24an manifestazioa antolatu du Donostian. "Erraustegia gelditu, birziklapena sustatu" lemapean, 17:30ean hasiko da Gipuzkoa plazan.

Errausketaren aurkako Mugimenduak otsailaren 24an manifestazioa antolatu du Donostian. Erraustegia gelditu, birziklapena sustatu lemapean, 17:30ean hasiko da Gipuzkoa plazan.

Zubietako erraustegiaren obren geldialdia eta Gipuzkoa osoan hondakin bilketa eraginkorra, tokian tokiko berezitasunetara moldatua egitea eskatzen dute.
Manifestazio deialdian honakoa esan dute:  "Dagoeneko jakin badakigu %80ko birziklatze tasa lortzea posible dela, horretarako bitartekoak jarri eta borondatea izanez gero." Adibide gisa, Ormaiztegi jarri dute; %88ko bereizte tasa lortu dute.

"Otsailaren 24an "hondakinak ondo bereizi eta eginbeharrak txukun gauzatzen dituzten horiei ahotsa eman nahi diegu, ondo egiten dutenak eredu dira eta nagikerian ezkutatzen direnei deiadarra egin nahi diegu".