Erraustegia ez egiteko eskatu du Oriarte BHIk
Kezka. Hori da Oriarte BHI institutuko ikasle, irakasle eta langileek behin eta berriro darabiltzen hitza. Kezka, ikusten dutelako Zubietako erraustegiaren lanak aurrera doazela. 'Errausketarik ez, birziklatzea bai' lelopean, eskatu dute azpiegitura horren obrak geratzea

Oriarte BHI institutuko ikasle, irakasle eta langileek urteak daramatzate ohitura osasungarriak lantzen, euren inguruaren kalitatea zaintzen. Argi dute hori dela bidea euren eta ondorengo belaunaldien bizimodu egokia ziurtatzeko. Baina "kezkatuta" daude. Kezkatuta, ikusten dutelako euren eskolatik gertu erraustegi bat ari direla eraikitzen: "Egindako bidean atzera egitea da, guk urtetan egindako lana alferrikako bihurtzea", adierazi dute. Errausketarik ez, birziklatzea bai lelopean, hainbat afixa eta haize errota koloredun eskuetan hartu, eta eskatu dute azpiegitura horren lanak etetea. Zubietako erraustegia ez egitea. "Behin eta berriro eskatuko dugu".

"Agintariek jarraitzen dute bultzatzen inork nahi ez duena; itsututa daude, beste herrialdeetan baztertzen ari direlako hondakinak kudeatzeko modu hori". Arduratuta dago Oriarte BHI, herritarren iritzi eta usteak "isilarazten" saiatzen ari direlako agintariak.

Intxaurrandieta eta Errazkinen aldeko kazerolada

Oriarte BHIk egindakoa ez da izan aste honetako erraustegiaren aurkako ekintza bakarra. Ostegun arratsaldean, 20:15ean, hainbat lasarteoriatarrek hartu zuten parte Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini elkartasuna adierazteko kazerolada ozenean. GHK kontsorzioko buruzagi ohiek akordio bat hitzartu zuten 2013an, erraustegiaren lanak gerarazteko. Erabaki horren harira, auzipetuta daude orain; Espainiako Kontuen Auzitegian deklaratu zuten biek, ostegunean. 46 milioi eurorainoko zigor ekonomikoa jaso dezakete. "Aukera guztiak aztertu ostean, lanen kontratua etetea zen aukera bakarra", adierazi zuen Intxaurrandietak. Errazkinek adierazi zuen "guztiz defizitarioa" izango litzatekeela erraustegia eraikitzea. Horretan dihardute gaur egungo agintariek, herritar askoren iritzia guztiz aurkakoa bada ere.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Zubietako Udako Txokoak
    Zubietako Guraso Elkarteak udararako haur txokoak antolatuko ditu Zubietan, 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduak. Txokoetan parte hartzeko, uztailaren 27ra arte aurretiko izen emate epea zabalik dago. Interesatuek zubietatxoko@gmail.com helbidera idatzi edo 649659786 telefonora dei dezakete.
  • Biyak bat elkarteko gizonen ileapaindegia martxan
    Biyak Bat elkarteak jakinarazten du, gizonezko ileapaindegi zerbitzua martxan dela. Ileapaindegiaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera, goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.
  • Aterpea 25. urteurreneko afaria
    Aterpea Merkatari elkarteak 25. urteurrena ospatzen ari da. Ospakizunen artean, maiatzaren 19an, afaria antolatu du Maialen Chourraut kiroldegian. Ostean, dantzaldia izango da, Ibai Berriak taldeak girotua. Tiketak 40 euro balio ditu eta maiatzaren 12ra arte izango dira salgai elkarteko dendetan.
  • Galizia eta Portugalera bidaia
    Biyak Bat elkarteak bidaia antolatu du Galizia eta Portugaleko iparraldera, maiatzaren 27tik ekainaren 5ra. Elkarteko bazkideek 530 euro ordaindu behar dituzte; bazkideak ez direnek, berriz, 580 euro. Izena ematea elkarteko bulegoan egin behar da astelehenetik ostiralera 10:30etik 12:30era.
ZORION AGURRAK
LUR
Zorionak maitia! Zure 14 urte polit horiek oso ongi ospatu dituzula espero dugu!!
AZKEN PDFa
1418 ( Apirilak 20 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Orue ( Asteartea)
Jaizkibel plaza 2
Tel: 943 362652
ASTEA
    • De Miguel ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Urbistondo ( Osteguna )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gil ( Ostirala )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Gandarias-Uribe ( Larunbata )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Igandea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Acha-Orbea ( Astelehena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48