Eriz magoa eta 'Eskuekin trebatu, ikasi eta jakin!' tailerra

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ots. 3a, 17:00
Amaraun Klubeko lagunek bi ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute hurrengo asteetan.

Otsailaren 9an, 18:00etatik aurrera, Eriz magoaren ikuskizunaz gozatu ahalko dute 5 urte baino gehiagoko haurrek Amaraun Ludotekan. 

Bestalde, HH5 eta LH2 mailetako haurrei zuzendutako 'Eskuekin trebatu, ikasi eta jakin!' tailerra antolatu da Amaraun Ludotekan. Gaztetxoek eskujolasak, masajeak, eskulanak edo txotxongiloak egin eta zeinu hizkuntzako oinarrizko zeinuak ikasiko dituzte. 

Bi txanda izango dira, bata asteazkenetan, otsailaren 17an hasi eta martxoaren 16an bukatuz eta bestea ostegunetan, otsailaren 18tik martxoaen 17ra. Biak 17:45etik 19:15era izango dira. 

Tailerraren prezioa 13 eurotakoa da Ttakuneko bazkideentzat eta bazkide ez direnek, 16 euro ordaindu behar dituzte.Ekintzetan izena ematea Ttakun elkarteko bulegoan, 943 37 1448 telefonoan edo aisia@ttakun.eus helbidean egingo da.