Enegur eraikina aurkeztu du Usurbilgo Lanbide Eskolak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 21a, 13:00
Eraginkortasun energetiko altuko egurrez egindako eraikina da Enegur. Usurbilgo Lanbide Eskolak azken urteetan garatutako proiektu garrantzitsuenetakoa da.

Kontsumitzen duena baino energia termiko eta elektriko sortzeko gai da Enegur eraikina. Eraginkortasun energetiko altua kontuan hartzen dituzten irizpideak erabili dituzte, 'Passivhaus' estandarra erabilita. Hala, eguzkiaren energia ahalik eta gehien baliatu ahal izango du Usurbilgo Lanbide Eskolako eraikin berriak.

Barne eta kanpo erabilerarako pentsatu dute. Hau da, ikasleek erabili ahal izango dute, baina enpresentzako gune irekia izango dela azpimarratu dute.

Ostiraleko aurkezpen ofizialean zenbait hizlarik hartu zuen parte. Lanbide heziketaren norabideari buruz aritu ziren, besteak beste. Eraginkortasun energetikoari lotutako gaiak ere jorratu zituzten, eraikin berriak eskaintzen dituen baliabideak azpimarratuz.