Emakumeen Zentro Zibikoan izena emate epea amaitzear

Txintxarri Aldizkaria 2017ko irailaren 5a

Emakumeen Zentro Zibikoak irailetik abendura ikastaro ugari antolatu ditu.

Gorputza edo trebeziak landu ahal izateko hainbat ikastaro ditu udazken honetan Emakumeen Zentro Zibikoak.

Ordaindu beharreko saioak dira: biodantza, antzerkia, yoga, eskulan, ehoziri, Tai-Xi, sabel-dantza eta hipopresiboak. Kantua, jantzi konponketa eta patroiak, bitxien tailerra, emakumeen arteko elkarrizketak, orratz-lanak, batuka eta euskara txokoa berriz, doako ikastaroak dira.

Bestelako ekintzak ere antolatu dira hilabete hauetan: sormenezko idazkera genero ikuspegitik, sexualitateaz hizketan, emozioak kudeatzeko tailerra, bikoteentzako hazkunde erotikoa, autoestimua, zaintzaren bitartez gorputz lanketa eta zentra-t, mugimendutik isiltasunera.

Zentroko arduradunek jakiera ematen dutenez, jarduera guztiek berdintasun edukiak, ahalduntze prozesuak eta indarkeria matxistaren prebentzioa lantzeko talde-dinamika dute. Era berean, Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onartua duen planean adostutako hizkuntza-jokabideak jarraituko dira.

Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, Zentro Zibikora hurbildu behar da 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. www.lasarte-oria.eus orrialdean ere eskuragarri dago informazioa. Bihar amaitzen da inskripzio epea.

Dauden plazak baino pertsona gehiago izena emanda dauden ikastaroetan, zozketa bidez esleituko dira plazak. Irailaren 8an, 12:00etan, egingo da zozketa Emakumeen Zentroan.