Elkarretaratzea egin dute Okendon, azken egunotan gertatutako eraso matxistak salatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 11a, 22:13
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen igandeko ordu txikietan, bikotekidea jo zuelakoan. Lasarte-Oriako mugimendu feministak deitu du elkarretaratzera. "Gure herrian ez dugu onartzen inolako eraso matxistarik".

Tabernatik etxera zihoala gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak asteburuan, hainbat lekukok salatu ostean gizon batek bikotekidea jo zuela. Hainbat hedabidek argitaratutakoaren arabera, eskaileretatik behera bota zuen biktima. Eraso matxista salatzeko, 19:30ean, Okendo plazan elkarretaratzea egin dute. "Gure herrian ez dugu onartzen inolako eraso matxistarik; erasoen aurrean autodefentsa feminista! Gora borroka feminista!", azaldu du Lasarte-Oriako mugimendu feministak. 

Elkarretaratzea hasi baino minutu gutxi lehenago, atzo gau partean gertatutako beste eraso matxista baten berri izan dute. Azken hori ere gaitzetsi dute.