Elektrizitatearen kontsumoaren datuak ezagutzeko ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 11a, 18:00
Maiatzaren 17an emango dute, eta energia kontsumoa murrizteko eta eraginkortasuna handitzeko baliagarria izango da

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako diputatuak eta Jesus Zaballos alkateak Lasarte-Orian Gipuzkoa Argitu programaren barruan maiatzaren 17an Lasarte-Orian egingo den ikastaroa aurkeztu dute. 

Gipuzkoa Argitu programa Ingurumeneko Departamentuak 2017. urtetik garatzen du. Helburua Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako baliabideak emanez, argindar kontsumoaren murrizketa sustatzea da. "Urratsak egiten ari gara Gipuzkoak aurrera egin dezan eredu energetikoaren aldaketan. Gipuzkoa Argitu programari esker, hainbat neurri jarriko ditugu gipuzkoar guztien eskura, neurri horietaz balia daitezen beren etxebizitza, enpresa eta komertzioen zaurgarritasun energetikoa prebenitzeko eta murrizteko," azaldu du Asensiok. Horietako trena bat da aurkeztu duten tailerra, Eskuratu zure argindarra kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!.

Tailerraren bitartez, herritarrek argindar kontsumoaren datuak nola eskuratu, kontsumoa nola murriztu, tarifarik egokiena nola aukeratu eta kontratatuta daukazun potentzia benetan behar duzuna dela nola egiaztatu azalduko dute.

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek erakunde guztiek energia kontsumoa eta probezia energetikoa murriztu neurriak martxan jarri behar dituztela adierazi du. Energia kontsumo murrizketari dagokionez, kontzientziazio lana ere egin behar dela ohartarazi eta Gipuzkoako Argitu programako tailer honek helburu hori betetzen duela azpimarratu du. Era berean, herritarrak gonbidatu ditu tailerrean parte hartzera "oso interesagarria eta baliagarria" delako.

Bertan parte hartzeko izen ematea beharrezkoa da, maiatzaren 15a baino lehen. Horretarako, edurne@izadi21.eus helbidera mezu bat idatzi daiteke, edota 628 532 303 telefonora deitu. 
Ikastaroa maiatzaren 17an egingo da, 18:00etan, Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.

Informazio gehiagorako, www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu web orrialdea kontsultatu ahal izango dute interesatuek.