Ehun urte bete ditu Agapito Garcia lasarteoriatarrak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 16a, 13:14
Jesus Zaballos alkateak eta Lourdes Acevedo Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak Agapito Garciari bisita egin diote bere ehungarren urtebetetzean. Ospakizun eguna izan dute gaur, Atsobakar egoitzan.

Ehun urte bete ditu gaur Agapito Garcia lasarteoriatarrak, eta uneak merezi moduan, ospakizun eder bat egin diote Atsobakar egoitzan. Bertako langileen eta senitartekoek zenbait opari jaso ditu, baita udal ordezkarienak ere. Jesus Zaballos alkatea, Lurdes Acevedo gizarte zerbitzuetako zinegotzia eta Izaskun Oronoz gizarte zerbitzuetako teknikaria ospakizunean izan dira, eta lore bat eta opari bat eman dizkiote.

Kandelak piztuta, egoitzako egoilarrekin batera, zorionak zuri abestu, eta hamaiketako ederra egin dute denek elkarrekin.