EHPra irteera abenduaren 27an

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 15a, 11:45
Gazte Klubak BECen egiten den Eguberrietako Haur parkera txangoa natolatu du. LH3 eta LH6 maila arteko gaztetxoak joan ahal dira

LH3 eta LH6 maila arteko gaztetxoek BECen egiten den Eguberrietako Haur parkeko atrakzioetan ederki gozatuko dute abenduaren 27an, Gazte Klubaren eskutik.

Goizeko 9:30ean Lasarte-Oriatik atera eta 18:30ean bueltatuko dira. Hori dela eta, gaztetxoek bazkaria eta merienda eraman behar dute.

Irteeraren prezioa 27 eurotako da; Ttakuneko bazkideentzat, 24 euro. Ordainketa metalikoz edo txartelarekin egin daiteke bulegoan, baita Kutxabank-eko 2095 5048 18 1061552351 kontu korronte zenbakian transferentzia eginez ere. Transferentziaren ziurtagiriaren kopia aurkeztu behar da Ttakunen. 

Izena emateko Ttakun elkartera hurbildu, aisia@ttakun.eus helbidera mezua bidali edo 943 371 448 zenbakira deituz egin daiteke.