EH Bilduk igandeko galdeketan parte hartzeko deia luzatu du

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 3a, 19:14
"Ongizatea eta etorkizuna bermatzeko bide bakarra Euskal Estatu burujabe baten parte" izatea dela nabarmendu dute koalizioko kideek

Lasarte-Oriako Loratu elkarteak galdeketa antolatu du Gure Esku Dago ekimenaren barnean. Herriko EH Bilduko kideek euren atxikimendua eman zuten pasa den asteartean. Modu horretan, "lasarteoriatar guztiei ariketa demokratiko honetan parte hartzeko deia" luzatu diete. Aldi berean, aurkeztu diren bi galderetan baiezkoa emateko eskatu dute.

"Lotura zaharretatik askatu eta aldaketarako beharra" nabarmendu dute Lasarte-Oriako EH Bilduko kideek. Horregatik, "ongizatea eta etorkizuna bermatzeko bide bakarra Euskal Estatu burujabe baten parte" izatea da koalizioaren ustez.

Azkenik, prozesuaren antolaketan parte hartu duten herritarrak zoriondu eta eskertu dituzte, "egindako lanarengatik".