Eguberritako produktuak zozkatuko dituzte hil amaieran

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 15a, 10:50

Astelehenean abiatu zen Aterpearen Eguberritako kanpaina, eta abenduaren 29an egingo da zozketa

Ate joka dira Gabonak, eta Aterpea merkatarien elkarteak Eguberritako kanpaina martxan du astelehenaz geroztik.

Elkarteko bazkide diren herriko establezimendu bakoitzak, produktuen kutxa bat jarri du zozketan, negozio horietan erosten duten bezeroak saritu nahi baititu.
Horrela, erosketak egin ostean, paper bat bete beharko dute bezeroek. Horrela, abenduaren 29an denda bakoitzak bere zozketa egingo du. 

Aterpeak Eguberrietarako  prestatzen duen ekintza berezia izaten da, urtero, kanpaina hau.

Apaindutako erakusleihoak
Eguberritako kanpaina martxan jartzearekin batera, Lasarte-Oriako hainbat negoziotako erakusleihoak dotore apaindu dituzte saltzaileek. 

Dendetarako sarreratan ere alfonbra gorri bat jarri dute.