EAJk hartuko du Euskara batzordea

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 3a, 16:06
Lasarte-Oriako EAJ-PNV taldeak hasi berria duen legealdiari begira, hartutako erabakien berri eman nahi izan du ohar bidez "bereziki, maiatzaren 24ean EAJrengan euren konfidantza jarri zuten orori".

"Gaur gaurkoz, herrian lehentasunezkoak diren arazoei aurre egiteko lan egingo dugu, hala nola, bailarako garapen ekonomikoa sustatzea eta inguruko enpleguaren sorrera aktibatzea. Garapen ekonomikoarekin eta enpleguren sustapenarekin batera, Kirola, Bakea eta Bizikidetza izango dira gure politikaren muinak".

Oposizioan lan egingo eta "gure politikak garatzen saiatuko garela talde politiko ezberdinekin unean uneko akordioetara iritsiz, uste baitugu ulermen maila ezberdinetara heldu gaitezkeela hainbat gaietan talde ezberdinekin: PSE., Bildu, Lasarte-Oriak Ahal du edota PP".

Gobernu taldeak helarazitako Euskara Batzordearen buru izatearen eskaintza onartzea erabaki duela azaldu du EAJk, "aurreko legealdian hasitako Euskara proiektuarekin jarraitzeko helburua bermatzearren eta beti ere, Euskarako Batzordean bertan hartutako erabaki guztiak alkatetzak errespetatuko dituela baldintzapean".

"Erantzukizunarekin eta ilusioarekin hartzen dugu legealdi berria, ezberdinen arteko etengabeko hartu-eman bat izateko helburuarekin, eta minorian dagoela eta adostasuneetara iristeko derrigortuta dagoela jakitun den Gobernu baten aurrean".