EAJ pozik aurrekontuan bere proposamenak onartu direlako
Aurrekontuari abstentzioa eman zioten EAJko bi ordezkariek, "kontu hartzailearen kontrako txostena" zegoelako. Hala ere, pozik daude 2017ko dokumentuarekin

Astelehenean agerpena egin zuten EAJko ordezkari Estitxu Alkortak eta Jon Antxordokik ostiraleko ezohiko Udalbatzarrean 2017ko aurrekontuei emandako abstentzioa azaltzeko. Alkortak nabarmendu zuen "arduratsu" jokatu dutela, "herritarren interesa eta onura" lehenetsiz. Hala ere, kontu hartzailearen kontrako txosten bat egonik, baiezkoa ematea "ezinezkoa" zitzaien, EAJko ordezkariak azaldu duenez. Udaleko soldata-masak "legeak ezarritakoa gainditzen duela" argudiatu dute. "Ulertzen" dituzte, batetik, "aurrekontuetan dena koadratzeko dauden zailtasunak", baina uste dute "posible zela legearen barnean egokitzea".

Pozik finantziatutako proiektuekin

Atsobakar auzoan egingo den kirolgune eta Michelingo kiroldegi berrien finantziazioarekin pozik agertu dira Alkorta eta Antxordoki. "EAJk bere programan aurkeztutako neurria" dela azpimarratu dute, eta "pozik" daudela Udal Gobernuak aurrera eramatea erabaki duelako. 

Proposatu zituzten hamabi emendakinetatik bederatzi onartu dizkietela azaldu du Antxordokik. "Kontent dira Gobernuak erakutsitako jarrerakin eta euren alderdia kontuan hartu" izateagatik. Halaber, kirol instalakuntzak hobetzea lehentasuna izatea  "garrantzitsua" dela nabarmendu dute jeltzaleek. Horregatik, diote "harro" daudela "oposiziotik Udal Gobernua bide horretan jarri" dutelako.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Odol-ateratzearen egun aldaketa
    Lasarte-Oriako odol emaileen elkarteak ohartarazten du, hilabete honetan azken astelehena Eguberri eguna izanik, odol-ateratzeen eguna aurreratzen dela. Hilabete honetako hitzordua, beraz, abenduaren 22ean, ostirala izango da. Beti bezala Osasun Zentroan eman ahal izango da odola, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • EHP sarreren salmenta eta taberna kudeatzeko gonbidapena
    Lasarte-Oriako Udalak herriko irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateak (kirol-taldeak eta kultura-taldeak, elkarte solidarioak, etab.) abenduan Michelingo frontoian antolatu ohi den Eguberrietako Haurren Parkeko (EHP) sarreren salmentaren eta tabernaren kudeaketan parte hartzera gonbidatzen ditu. Hautatutako taldearen erantzukizuna izango da EHPko sarreraren kontrola bezala tabernaren kudeaketa ere EHPa irekita dagoen orduetan. Salmentarako sarrerak (helduek, euro batean) Gazteria, Festak eta Kirolak departamentutik emango dira zuzenean. Tabernaren kudeaketak haren horniketa eta ustiaketa inplikatuko du, eta lortutako irabaziak, berriz, hautatutako taldearentzat izango dira osorik. Oraingo honetan, aukera izango da sarreren kudeaketaz bakarrik arduratzeko. Laneko egunak 9 izango dira, eta Interesaturik dauden talde eta entitateek aldez aurretik justifikatu beharko dute hura kudeatzeko gaitasun eta pertsonal nahikoa badaukatela. Prozedura honako hau izango da: Deialdi irekia egingo zaie udalerriko talde eta entitate guztiei. Interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute abenduaren 14a baino lehen udaletxeko erregistroan. Onartutako eskaera guztiekin lista bat egingo da, eta zozketa eginez zehaztuko da zeinek kudeatuko duen 2017ko Eguberrietako Haurren Parkea. Lortutako zerrenda hori datozen urteetan Eguberrietako Haurren Parkea zein taldek edo entitatek kudeatuko duen erabakitzeko erabiliko da, zerrenda horretan zenbatgarren dauden kontuan izanda.
  • Inauteriak prestatzeko bilera
    Datorren abenduaren 13an, 18:00etan, 2018ko Inauteriak prestatzeko bilera egingo da kultur etxean. Bertan parte izan nahi duten talde guztiak animatzen ditu udalak hurbiltzera
  • San Tomaseko postu eskaera
    San Tomas arratsaldean azoka egongo da Okendo plazan. Honetan Ttakunek jartzen duen talo postu eta txerriaz gain, azken urteetan herriko hainbat elkartek edo norbanakoek txistorra, salda, tortila edo gozokiak saltzen dituzte haien ekimenetarako dirua biltzeko. Azokan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 18a baino lehen egin behar dute eskaera. Bi baldintza bete behar dira batetik eguneko giroan txertatzea, hau da, baserritarrez jantzia joan eta postua apaintzea eta bestetik, harrera euskaraz egitea. Postua eskatu nahi dutenek kultura@ttakun.eus-era mezua bidali behar dute.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
MAITANE
Zure haurtzaroa zurekin eramaten baduzu ez zara inoiz zahartuko. ZORIONAK!!!
AZKEN PDFa
1402 ( Abenduak 1 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Asteazkena)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Urbistondo ( Osteguna )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • De Miguel ( Larunbata )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • De Miguel ( Igandea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Astelehena )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Asteartea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48