Duo Sarasateren kontzertua bertan behera geratu da

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 25a, 11:00
Kideetako batek eginkizun profesionalak ditu. Musika Topaketetako otsaileko hitzorduan, Duo Nebel izango da

Danok Kide elkarteak gaur Brigitarren komentuan 19:30ean antolatua zuen Duo Sarasateren kontzertua bertan behera geratu da. Danok Kideko antolatzaileek jakitera eman dutenez, kideetako batek eginkizun profesionalak ditu. Musika Topaketetako arduradunek ez zituzten herritarrak kontzerturik gabe utzi nahi, eta horregatik, ordezko talde baten bila ibili dira. Ezin izan dute gaurko ezer zehaztu.

Otsailaren 15ean, berriz, Duo Nebelekin egin dute hitzordua, 19:30ean, Ama Brigitarren komentuan. Debussyren heriotzaren mendeurrena dela eta, egile horren lanetan oinarritutako egitaraua eskainiko du klarinete eta piano bikoteak.