Donostiarako bidegorria itxia, uztailaren 19 eta 20an

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 18a, 14:23
Gipuzkoako Foru Aldundiak bidegorrietan mantentze-lanak egingo ditu egun hauetan. Hori dela eta Donostia-Lasarte-Oria eta Lasarte-Usurbil bidegorriak itxiak egongo dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bidegorrietan mantentze-lanak egingo ditu egun hauetan. Hori dela eta, hainbat bidegorri itxiko dituzte egun eta ordutegi zehatz batzuetan.

Lasarte-Oriari dagokionez, Donostia-Lasarte-Oria eta Lasarte-Usurbil bidegorriak ezingo dira erabili uztailaren 19 eta 20an, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte.

Aldundiak herritarrei sortu ahal dizkieten eragozpenen jakitun, barkamena eskatzen du.