Gipuzkoako Foru Aldundiak bidegorrietan mantentze-lanak egingo ditu egun hauetan. Hori dela eta, hainbat bidegorri itxiko dituzte egun eta ordutegi zehatz batzuetan.
Lasarte-Oriari dagokionez, Donostia-Lasarte-Oria eta Lasarte-Usurbil bidegorriak ezingo dira erabili uztailaren 19 eta 20an, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte.
Aldundiak herritarrei sortu ahal dizkieten eragozpenen jakitun, barkamena eskatzen du.