Disko zopa, elikagaien zarrastelkeria agerian uzteko

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 13a, 14:02
Disko Zopa, Elikagaiak xahutzearen aurkako I. jardunaldia egingo da larunbatean Okendo plazan

Galdakaoko Boluntarioen elkarteak, Lasarte-Oriako Udalak eta ELáN Komertzio Kamarako ikasleen elkarteko kideek aurkeztu dute Disko Zopa ekimena.

Herritarren kontzientziazioa du helburu ekintza honek, Lourdes Acevedo Gizarte Zerbitzuetako arduradunak azaldu duenez. “Garrantzitsua da herritarrek botatzen duten janariaren kontzientzia izatea hainbeste jendek jatekoa lortzeko arazoak dituenean”.

Alvaro Saiz Galdakaoko boluntarioen elkarteko ordezkariak Lasarte-Oria dela gai honetan bide-erakusle dela azpimarratu du. “Nazio Batuek Garapen Jasangarrirako helburuak ezarri ditu, bigarrena goserik ez egotea da.  Instituzioek hori betetzeko ekimenak egin behar dituzte.  Herri askotan pausoak ematen ari dira, baina ez Lasarte-Oria haina. Hozkailu solidarioa dago, eskoletan Hozkiren abenturak komikia eta antzerkiak  egiten dira eta orain Disko Zopa. Herritar guztiei ekimen irekia da”.

Larunbatean, helduei, zein haurrei zuzendutako ekintzak egingo dira. “Elikagaian zarrastelkeriari buruz kontzientziatu nahi dugu eta haurrak giltza izan daitezkeela uste dugu. Horregatik haurrentzako tailerrak egingo dira eguerditik 14:00ak arte” azaldu dute Ane Diaz eta Ane Orozko ELáNeko kideek .

Ekimenaren aurkezpena, Zunba saioa, sukaldaritza lehiaketa, doako bazkari herrikoia izango dira. Goiza osoan zehar, dj batek girotuko ditu ekintzak; arratsaldean, berriz, taldeen emanldiak izango dira.

Sukaldaritza lehiaketako eta bazkari herrikoiko lehengaiak herriko supermerkatuetako soberakinak izango dira. Horregatik, herriko merkatariei deialdia egiten diete ekimenean parte hartzeko. “Iraungitze datak eta elikagaien egoera kontuan izango dira. Ez dugu jan ezin den ezer erabiliko,” azpimarratu dute.

Bazkari herrikoia egiteko herriko sukaldariei deialdia egin diete antolatzaileek. Herritarrei ere  sukaldaritza lehiaketan parte hartzeko gonbita egin diete. Bata edo bestean izena emateko bi bidedaude: elan.cubs@gmail.com helbide elektronikoa edo 627 847 535 telefono zenbakia.