Lasarte-Oriako Dinbi Banda Batukada Taldeak Senegalera egingo du bidaia. Bertako kantak, musika, jendea eta kultura ezagutzeko asmoarekin antolatu dute bidaia, baina horrekin batera, bertakoei laguntzeko, arropa, sendagaiak, jolasak, etab. jasotzen aritu dira egunotan, Lasarte-Oriako Artizar tabernan.
Datorren asteazkena, hilaren 26a izango da herritarrek eraman nahi dizkieten gauzak jasotzeko azken eguna. Goiz eta arratsalde izango dira bertan.