Badajozetik etorri da Los Jateros taldea, gaur arratsaldean Okendo plaza txunditzera. Oholtza gainera igo aurretik, ordea, Guadalupeko Ama Birjina Extremeña elkartean bapo bazkaldu dute. Ez zen gutxiagorako: arratsaldean ordubete pasatxoko emanaldia eskaini dute, eta azken tantara arte izerditu. Indarrak ondo hartu behar dira tamaina ikuskizun eskaintzeko. 1965ean sortu zen taldea, eta bost hamarkadotan estatu zein nazioarte mailan aritu dira hainbatetan. Aurten, Frantzian eta Errusian. Bost diska ere grabatu dituzte.
Ohikoagoa da Zambra taldeko dantzariak ikustea Semblante Andaluzek antolatutako ekitaldietan. Horrek ez du esan nahi oholtza gainera igotzen diren aldiro koreografia berberak eskaintzen dituztenik, ezta gutxiagorik ere. Gaur ikusi ahal izan dira emanaldi ederrak: galtzak, kapela eta tiranteak jantzita eta makilak eskuetan; edo baita ere zapi zuri ikusgarri batzuekin egin duten koreografia. Ez dute ikuslea hotz uzten inoiz.
Arratsaldeko ekitaldiak bukatzeko, Amaia Gonzalez Caballerok dantza klase erraldoi bat inprobisatu du. Virgen de Guadalupeko kideek osatu dute arratsaldeko egitaraua.
Biharko ekitaldiekin itxiko du Kultur Astea Semblante Andaluzek.