Dantza, kanta eta festa, 'Inahaldun' astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 13a, 12:22
Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta, mozorro festa koloretsuan eta animatuan parte hartu dute Lasarte-Oriako haur eta gurasoek

Inahaldun astelehena izan dute herriko haur eta gurasoek. Mozorro festa koloretsu eta alaia egin dute astelehen arratsaldean, Villa Mirentxun, eta bi eta zortzi urte bitarteko haurren arteko harreman sustatzeko, ekintza dibertigarria egin zuten.

17:30ean hasi zen ekitaldian. Ordurako, Plaza Irrintzika haurrentzako berbenari hasiera eman, eta gorputzak dantzan jartzeko aukera izan zuten gerturatutako haur eta gurasoek. Mikrofonoa eskuetan hartu, eta askotariko doinu euskaldunak abestera ausartu ziren batzuk. Korrikaren Zirkorrika abestiarekin berotu zituzten gorputzak lehenik, eta horren ostean Untza taldearen Aldapan gora, Gatiburen Euritan dantzan eta Pirritx eta Porrotx pailazoen Riki riki. Baita ahobizi eta belarripresten abestia ere. Gogoz astindu zituzten gorputzak.

Berbena amaituta, mozorrorik onena aukeratzeko desfilean aritu ziren gaztetxoak eta gurasoak. Mozorro ugari ikus zitezkeen horien artean: animaliak, printzesak, pailazoak, Mario Bross, Hulk, eta erleak eta erlezainak, besteak beste. Guztien artean, rockeroak izan ziren garaile. 

Desfilea amaituta, gozokiak banatu zizkieten bertaratutako gaztetxoei.

Ikus bideoak hemen.